Umeen jolasa zirudien, eraikuntza-lanek 18 hilabetetan geldirik iraun zuten arte

Zure komunitatean eraikuntza edota eraberritze-lan bat egitea esperientzia ona izan daiteke, profesional egokien elkarlana izanez gero. Jarraian, gida azkar bat aurkezten dizugu bidai-lagun egokiak aukeratu ditzazun.

Laguntza profesionala eskatu

Birgaikuntza sektoreko trebakuntza onaren nor da nor

Eraberritze-proiektu orotan giltzarria diren hiru alderdi nabarmentzen dira zure proiektua ongi gauzatu dadin: Finken Administratzaile Elkargokidea, Arkitektoa edo Arkitekto Tekniko-Aparejadore Elkargokidea, eta eraberritzea martxan jarriko duen Kontrata.

Finken Administratzaile Elkargokidea

Komunitatearen interesak baldintza teknikoekin eta finkako eraberritze-lanen gauzatzearekin bat egitea ahalbidetzen duen profesionala da.

Lagungarri izango zaizu:

Informazio gehiago:

www.cafguial.net edo 943 28 63 51 telefono zenbakian.

Arkitektoa edo Arkitekto Tekniko-Aparejadore Elkargokidea

Giltzarria da zure proiektuaren atal teknikoan. Bere formazioak zure beharretara egokitutako konponbiderik egokiena ahalbidetuko dizu.

Lagungarri izango zaizu:

Informazio gehiago:

www.coavnss.org eta 943 32 01 94 telefono zenbakian edo
www.coaatg.org eta 943 47 16 16

Kontrata

Eraikuntza-lana martxan jartzeko enpresa arduraduna izango da. Hau da, eraikuntzalan bat egiteak eragiten duen nahastea kudeatuko duena, maizter eta bizilagunak bertan bizi diren bitartean. Horretarako, beharrezkoa da ongi aukeratzea, eta aukeraketa konfiantzan oinarrituz egitea, errazak ez diren zenbait irizpidetan oinarrituz, komunitateak normalean ez baitu alderdi horren beharrezko ezagutzarik.

Lagungarri izango zaizu:

Informazio gehiago:

ascongi@adegi.es eta www.ascongi.com edo 943 30 90 30 telefono zenbakian.

Egitasmoa: